mayo 13, 2016

GIZA GARAPENAREN TEORIA NAGUSIAK

Psicología del desarrollo humano: del nacimiento a la vejez artikuluko 4. kapituluan giza garapenaren teoria nagusiak azaltzen ditu.
Kapitulu honetan, ikasitako Locke, Rousseau eta Darwinen teoriei buruz hitz egiten du.

http://www.editorial-club-universitario.es/pdf/5330.pdf

- XVII. mendea. Lehena Locke izan zen, korronte enpiristaren barne dagoena. Autore honek azaltzen zuen jaioberria paper zuri baten modukoa dela, eta esperientziekin hau betetzen doala.

- XVIII. mendea. Bigarrena Rousseau izan zen, korronte naturistaren barne dagoena. Honek, bizi-zikloko arorik garrantzitsuena haurtzaroa dela defendatzen zuen. Beraren ustetan, aro hau delako gaitasunak garatzeko garai sentibera.

- XIX. mendea. Hirugarrena Darwin izan zen, korronte eboluzionistaren barne dagoena. Darwinek Hautaketa Biologikoa azaldu zuen, hau da, indartsuenak eta amoldatzen direnak dira aurrera jarraitzen dutenak.


Artikulu honen 4. kapituluan, garapenaren psikologiari buruzko paradigmen inguruan dihardu. Zehazki Paradigma Mekanizistaren eta Organizistaren inguruan.

- Mekanizista. Metafora: makina. / Portaera: aurrekariak, ondorioak. / Garapena: inguruneko estimuluek kontrolatutako erantzunak (Pavlov)

- Organizista. Metafora: izaki biziduna. / Portaera: barruko egiturak edo antolakuntzak. / Garapena: testuinguruak ezin du aldatu hurrenkera unibertsala.


Artikulu honetan aurrean aipatutakoaz gain, Piageten asimilazio eta akomodazio terminoak eta, autore beraren, etapa ebolutiboak azaltzen ditu.
Gainera, hainbat autore gehiagoren ideiak azaltzen ditu ere bai, adibidez: Vigotsky, Freud eta Darwin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario