mayo 17, 2016

APGARREN KALIFIKAZIO-TAULA

"La puntuación de Apgar, la primera prueba para evaluar a un recién nacido,se lleva a cabo en la sala de alumbramiento inmediatamente después del nacimiento del bebé.Esta prueba fue desarrollada por la anestesista Virginia Apgar en1952 para saber lo más rápidamente posible el estado físico de un recién nacido y para determinar cualquier necesidad inmediata de cuidados médicos adicionales o tratamientos de emergencia."





Langile obstetrikoek jaioberriaren berehalako bideragarritasuna ebaluatu behar dute. Horretarako, aurrean ageri den Virginia Apgarrek garatutako ebaluaketa-teknika erabiltzen da. Proba honek Apgarren Eskala du izena eta umea jaio eta minutu batera eta bost minututara gauzatzen zaio, aurrean azaldu bezala.

Bost irizpide azaltzen dira ebaluazioa egiteko. Kalifikazioa, gehienez, 10 puntukoa da eta jaioberriak espero daitezkeen baldintzarik onenak dituela azaltzen du.

Parametroak:
- Jarduera (muskulu-tonua)
- Pultsua (bihotzaren erritmoa)
- Keinuak egitea (suminkortasun erreflexua)
- Itxura (kolorea)
- Arnasketa (arnasketa-ahalegina)

Zehatz-mehatz, pultsua arina izan behar da; arnasketa, arin eta irregularra; eta, itxura, garrantzi gutxien duena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario